Asteartean burutu zen Ezohiko Batzarra. Bertan, Estatutuen birsortzea onartu zen, baita www.zurriolaikastola.eus helbidea Ikastolako webgune korporatiboa izatea ere.
Albisteak
OROKORRA
Atzo ospatu zen Donostiako Udalbatzarrean, alderdi politiko guztiek babestu zuten Sorleku parkea Marrutxipiko eremuan mantentzeko eskaera, alderdi batek izan ezik. Albiste ona da inondik ere, baina oraindik atzo agertutako iritzia gauzatu beharra dago, beraz garrantzitsua da auzotarrok gure mobilizazioekin jarraitzea.
LH4
Astelehenean LH4ko ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren “Misterioa” emanaldiaz gozatzera joan ginen. Euskadiko Orkestraren ekoizpen propioa da, eta musikaz zein honek batzuetan lagun duen misterioaz gozatzera eraman gintuen. Gainera, Miramoneko basoan jolasteko tartea ere izan genuen!
LH2
Erdi Aroa lantzen ari gara LH 2ko lagunok, eta atzo goizean hondartzara joan ginen Erdi Aroko gazteluak egitera. A ze goiza pasa genuen!
DBH4
DBH 4ko ikasleok arroparen ekoizpenaren inguruko tailer batean parte hartu dugu Balenciaga Museoaren eskutik. Ekozipen prozesuan jasangarritasunak duen garrantzia eta papera landu ditugu, museoan bertan egindako bisita batean eta ondoren Ikastolan egindako saio praktikoen bidez. Oso interesgarria izan da.
GKAI
Atzo Andoain-Leitza "tren txiki" bidea egin genuen GKAIkook (Zurriolako Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko Lanbide Heziketakook ). 50 km inguru egin genituen, bizikletan, eguraldi eta giro ezin hobeaz lagunduta!
OROKORRA
Aurten ere, Iparraldeko Ikastolen Elkarte den Seaskaren egutegiak jasoko dituzue LH 4tik gora seme-alabak dituzuen familia guztiek. Kobraketa (4€) abenduko erreziboan egingo zaizue. Familiaren batek EZ badu egutegia eskuratu nahi, bete galdetegi hau urriaren 27a baino lehen, mesedez.
Pagination
- Previous page
- 68 orria
- Next page