Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek azterketak euskaraz pasatzearen eskubidea defendatzeko mobilizaziorako deia luzatu dute gaurko, maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, elkarretaratzeak, manifestazioak, bide blokeoak, une zaratatsuak, kalejirak edo dena delakoak antolatzeko deialdia egin dute.
Albisteak
OROKORRA
Gure seme-alabek erdaraz aritzeko duten joeraz kezkaturik, Zurriolako Gurasoen Euskara Batzordetik ikastolako guraso guztiak gonbidatu nahi zaituztegu elkarrekin gogoeta egin eta estrategiak pentsatzera. Ebete elkartearen laguntzaz egingo dugu lehen saioa, maiatzaren 30ean arratsaldeko 17.00etan Ategorrietan.
HH
Atzo, maiatzaren 16an, Musika Eskolako irakasleek emanaldi zoragarri bat eskaini ziguten HH3ko haurrei. Abestu eta dantzatu egin genuen, eta kalejiran ederki ibili ginen!
LH6
Bi aste hauetan, LH 6ko ikasleak Gureakeko enpresara hurbildu gara bertan nola lan egiten duten ikustera. Enpresak egiten duen integrazio lanaz jabetu gara bertan.
OROKORRA
Anima zaitezte Zurriola Antzerki Eskolako eta Zurriola Musika Eskolako ikasleen lanak ikustera! Denetarik izango dugu: mimoa, klown-a, testua, inprobisaketak, instrumentu desberdinak.. Ondo pasa nahi baduzue, etorri gurekin gozatzera!!!
HH3-5
Beste tailer bat prestatu dugu artista liburuen inguruan. Oraingo honetan koloreak izango ditugu protagonistak! Prest zaudete berriro ere, gurekin batera artista liburu magiko bat sortzeko? Oraingo honetan koloreetako paperak erabiliz eta transparentziarekin jolastuz, artista liburu liluragarri bat eraikiko dugu. Gu ere izan gaitezke artista!
OROKORRA
EITBk guraso eta hezitzaileei zuzenduriko bideo-podcast berri bat estreinatu du, euskaraz: “Txanponaren bi aldeak”. Ostegunero-ostegunero gazteekin lantzeko gai bat jorratuko dute, modu pedagogikoan. Sare sozialak, osasun mentala… denetarik izango da bertan.
HH3
Paul Arrillaga sukaldaria HH3ko Txanogorritxo eta Pinotxo taldekoekin otordu goxo-goxoa prestatzen aritu zen: pizza, magdalenak eta gailetak. Mmmmmmmm!!
Pagination
- Previous page
- 69 orria
- Next page