Skip to main content

Albisteak

BATX2-GKAI
Agur-egunak izan ditugu azken asteotan Ikastolan. Batxilergo 2. maila amaitu duten ikasleen agur-festa izan genuen pasa den ostiralean, eta GKAI 2. maila amaitu dutenei gaur egin diegu agurra. Zorionak Ikastolan egin duzuen ibilbideagatik, eta zorterik onena opa dizuegu aurrera begira ere!
DBH4
Apirilean Herberehetako lagunak izan genituen gurean, eta azkenan iritsi da gu joateko garaia! Igandean iritsi ginen Landgraaf-era, eta izugarrizko esperientzia bizitzen ari gara bertan antolatu dizkiguten ekintza guztiekin! Bedankt!!!
DBH
Ekintza ugariko astea izan dugu hau DBHko ikasleok. Oporretarako gutxi falta dela probestuz, jarduera ugaritan parte hartzeko aukera izan dugu: paddle-txapelketa, orientazio-saioak naturguneetan, surf- eta piragua-ikastaroak, ploggin-saioak, bizikleten-mantenu tailerrak, Palestinaren egoera azaltzeko arte-lanen lanketa, aniztasun sexualari buruzko saioak…
LH
Ikastolen Elkarteak antolatutako Aisiola Hezitzaile Eskolako ikasleak etorri zaizkigu ikasturtea amaitu bitartean gure eguerdiak alaitzeko asmoz. Jolas ezberdinak proposatzen dizkigute hezitzaileek, eta gu pozik jolas berrietara jolasteko aukera dugulako.
HH
Atzo Soroan uraren festaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguzki pixka bat ikusi orduko, mangera eta ontziak atera eta... gustura ibili ginen elkar bustiz!!!
HH5
Lehenengo, Chillida izan genuen inguruan, ondoren, Menchu Gal, eta, azkenik, Zumeta izan dugu. Azken honekin, erretratuak egiteko aukera ere izan dugu. Animatzen al zara zu ere, zure edota lagunen baten erretratua egitera? Oso dibertigarria da, ikusiko duzu!!
HH3
Ekainaren 5ean, HH 3ko lagunak Txaparrene parkera joan ginen. Asko gozatu genuen elkarrekin, eta Argitxok sorpresa ederra eman zigun gainera: hamaiketako berezia eta bi baloi ekarri zizkigun!!
HH5
Aurreko ostegunean, HH5eko lagunok Ametzagainan izan ginen. Naturaz eta bakoitzak bere motxilan zeraman elikagai preziatuez gozatzeko aukera izan genuen! Ederki ibili ginen naturak eskaintzen dizkigun altxorrak ikertzen eta animalientzako elikagaiak prestatzen!!