Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Aurten ere Errigora egitasmoan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Azaroaren 9ra bitartean Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainan parte hartzeko aukera duzue.
LH2
LH2. mailako lagunak Erdi Aroan erabat murgilduta gabiltza, eta astearteko goiz eguzkitsua aprobetxatuz, Zurriola hondartzara joan ginen elkarlanean garai hartako gazteluak eta hiriak eraikitzera.
GURASOAK
"Haurren aurrean helduok eredu" kanpainaren testuinguruan Pantailak Euskaraz elkartetik Iñigo Arandiaren hitzaldia izan genuen atzo.
OROKORRA
Ikastolok Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren (KONFEKOOP) parte gara, eta gurasoak, kooperatibista gisa, azaroaren 13an, 18:00etan, Donostiako Kursaal Jauregian ospatuko den ekitaldira gonbidatuta zaudete.
OROKORRA
Zurriola Ikastolak ikasleak iraunkortasunean oinarritutako gizarte eredu baten aldeko baloreetan heztea du helburu. Horregatik, Eskola Agenda 30 programan murgiltzen hasiak gara, gai honen lanketan behar ditugun konpetentzia eta erantzukizunak garatzeko!
OROKORRA
Ikasturte honetan, maiatzaren 18an ospatuko dugu Ikastolaren Eguna! Maiatzeko lehen larunbatean egin beharrean, ikasturte bukaerara gehixeago gerturatu eta eguna ondo antolatzeko tarte gehiago izateko erabakia hartu du Artezkaritza Kontseiluak.
EHI
Bi urte dira Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Legearen aurreproiektua lantzen ari dela, eta legearen ezatabaida azken fasean sartuta dago.
OROKORRA
Ikastolako irakasle, langile eta guraso ordezkariok bat egin dugu Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako deitu duen manifestazioarekin, eta aste honetan atxikimendua adierazteko argazkiak atera ditugu!