Gurasoen parte-hartzea ezinbestekoa da Ikastolan. Zuek gabe, Haurren Danborrada, Euskararen Eguneko txokolatada, teknologiaren erabilera arduratsurako sentsibilizazioa eta antzeko ekimenak ezin izango lirateke aurrera eraman. Batzorde desberdinak indartu behar ditugu ezinbestean, bai batzorde batzuk berpizteko, bai egungo taldekideei erreleboa emateko ere.
Ataria
Azken albisteak
LH
Ikasleen irakurketa-gaitasuna hobetzeko helburuarekin, Hezkuntza Sailak bat-batean ikastetxe guztiok egitera derrigortu gaituen neurrietako bat da. Une honetan LH5eko ikasleen irakurketa-gaitasuna neurtzen ari gara ISEI-IVEIk sortutako tresnaren bidez, eta maiatzean LH2ko ikasleen txanda izango da. Ikasleek euskarazko eta gaztelaniazko irakurketan dituzten ahulguneak identifikatzea eta dagokion kudeaketa bideratzea da helburua.
OROKORRA
Auzolanean euskara SUSTRAITIK ESPAZIORA! Tafallan hasiera eman diogu Errigoraren Euskarari Puzka kanpainari, Ager eremuko 300 euskalzaleren berotasunean. Eskatu azaroaren 12a baino lehen AEK, Ikastolak, Sortzen eta Agerraldiaren aldeko elkartasun saskiak. Auzolanean euskara izarretaraino eramateko gai garela erakutsi dezagun!
HH-LH
Ikastolan, izenik gabeko arropa asko ahaztuta edo galduta geratu ohi da. Hemendik aurrera, hilabete bakoitzeko azken ostiralean, Soroako eta Ategorrietako atarietan bildutako arropa begiratu eta zuena dena jasotzeko aukera izango duzue. Jaso gabe geratzen den arropa kanpoko elkarte bati emango diogu edo beste erabilera bat emango diogu.