Skip to main content

Modalitateak

Zurriola ikastolan Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak eta Arteak modalitateak eskaintzen ditugu. Euskal Herri osoan Arteak modalitatea eskaintzen dugun ikastola bakarra gara. Modalitate bakoitzean ikasgai desberdinak eskainiko zaizkio ikasleari bere ibilbidea garatzen joateko.

 

Astean ordubeteko tutoretza saioa ere izango du ikasleak tutorearen hurbileko jarraipena jasotzeko.

 

Hauek dira eskaintzen ditugun modalitateak:

 

ZIENTZIAK: Zientzia-gaietan interesa dutenei zuzendutako modalitatea. Adibide gisa, modalitate honekin lotuta dauden ikasketak lirateke: medikuntza, albaitaritza, biologia, ingeniaritza, arkitektura, industria teknologia…. eta abar.

 

GIZA eta GIZARTE ZIENTZIAK: Letren gaietan; hau da, gizakia eta gizartearekin erlazioa duten gaietan interesa dutenei zuzendutako modalitatea. Adibide gisa, ondorengo ikasketa motak bilduko lituzke modalite honek: zuzenbidea, kazetaritza, enpresa kudeaketa, historia, filologiak, publizitatea, filosofia… eta abar.

 

ARTEAK: Artearen mundura zuzendutako modalitea; hau da, arte ederrak ala goi mailako arte hezkuntza egin nahi duten ikasleentzako modukoa. Adibide gisa, ondoren ikasketa motak bilduko lituzke modalitate honek: diseinua, multimedia, ikus entzun, arte ederrak… eta abar. Azken ikasturteetan ikasleek egindako hainbat lan hemen  dituzue ikusgai.

 

BATXILERGOA (1. maila)

BATX1 arloak 23-24

BATXILERGOA (2. maila)

BATX2 arloak 23-24