Zurriola Ikastolako HHko espazioak eta proposamen pedagogikoa ezagutu nahi badituzu, EMAN IZENA azaroaren 29an, larunbat goizean, egingo ditugun bixita ezberdinetan parte hartzeko.
HHeko etapari amaiera emateko Ategorrietako Jubilatuen etxera joan ginen astelehenean hamaiketakoa egitera. Han genuen Antonio zain; mila esker zure goxotasun eta gertutasunarengatik. Gaur, aldiz, agur goxo bat egiteko aukera izan dugu Soroan bertan! Zorte on etapa berri honetan!!
Gure ikastolako guraso den Marcos Navarrok opari ederra egin digu Soroako laguntxooi. Gu ere Marcosen laguntzarekin artista lanetan aritu gara, eta Argitxoren irudi berria dugu orain Atarian! Eskerrik asko, Marcos!
Atzo Soroan uraren festaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguzki pixka bat ikusi orduko, mangera eta ontziak atera eta... gustura ibili ginen elkar bustiz!!!
Lehenengo, Chillida izan genuen inguruan, ondoren, Menchu Gal, eta, azkenik, Zumeta izan dugu. Azken honekin, erretratuak egiteko aukera ere izan dugu. Animatzen al zara zu ere, zure edota lagunen baten erretratua egitera? Oso dibertigarria da, ikusiko duzu!!
Ekainaren 5ean, HH 3ko lagunak Txaparrene parkera joan ginen. Asko gozatu genuen elkarrekin, eta Argitxok sorpresa ederra eman zigun gainera: hamaiketako berezia eta bi baloi ekarri zizkigun!!
Aurreko ostegunean, HH5eko lagunok Ametzagainan izan ginen. Naturaz eta bakoitzak bere motxilan zeraman elikagai preziatuez gozatzeko aukera izan genuen! Ederki ibili ginen naturak eskaintzen dizkigun altxorrak ikertzen eta animalientzako elikagaiak prestatzen!!
Udako oporrak iristear daude, eta ekainaren 10etik 21era goizeko jarduna izango dugu HH eta LHko etapetan, ikasturteari amaiera emateko. Egun horietako antolakuntzaren berri ematen duen zirkularra duzue hemen.