“Azaroak 11, San Martin eguna, hauxe da zoritxarra gertatu zaiguna…”. Txerrien ahotsetik abestu ditugu gaur San Martin eguneko bertsoak Soroan, eta negu honetan jateko txorizo eta txistorrak egiten aritu gara!
Beste tailer bat prestatu dugu album ilustratuen inguruan. Oraingo honetan “Begiratu leihotik” liburua izango dugu protagonista! Nori ez zaio gustatzen leihotik begiratzea? Eta leihoen barnean gertatzen dena irudikatzea?
HH 5eko lagunok aurreko astean hasi ginen Baso Eskolako saioekin! Eguraldi eguzkitsuarekin edota euripean ekin diegu saioei. Halere, eguraldia ez da baldintza izan guretzat.
Goiz eta arratsaldeko jardunarekin batera, datorren astelehenean hasiko da hainbat eskolaz kanpoko jardueraren ikasturtea ere: Musika eta Dantza Eskola, Antzerki Eskola, Bertsolaritza, Eskola Kirola eta Arte Eskola hain zuzen ere.