Astelehenean, Edurne Pasaban mendigoizalea gure artera etorri zen. Bere bizitza eta lanbideari buruzko agerpena egin zigun. Mendi gailurretako eta bisitatutako herrialdeetako argazkiak ikusteko aukera izan genuen.
Aste honetan, 2 urtekoengana Marcos Navarro marrazkilaria etorri da. Balearen ipuina kontatu ostean, eskulan polit bat egin dugu, gu ere artista garela eraksuteko.
Aste honetan, 2 urteko lagunak Uliako lore baratzetara joan gara goiz pasa. Primeran pasa dugu bertako laberintoan, baratzeko barazki eta xomorro artean eta naturaz inguraturik.
Euskaraz bizi proiektuaren baitan, ikasturtero HH5eko gurasoek jolasak antolatzen dituzte Soroako Atarian, eta horretan aritu dira azken hiru asteetan.