LH
Gaztelu sortzaileak
Erdi Aroa lantzen ari gara LH 2ko lagunok, eta atzo goizean hondartzara joan ginen Erdi Aroko gazteluak egitera. A ze goiza pasa genuen!
KiVa Ikastola gara!
Bueltan da KiVa proiektua aurten ere! Finlandiako Turku unibertsitateak jazarpenaren kontra garatutako proiektua da KiVa, eta Zurriola Ikastolan 21-22 ikasturtean jarri genuen martxan. Aurten ere ekin diogu jazarpena prebenitzeko lanketari LH 1etik DBH 3ra bitarteko gela guztietan, eta KiVa taldea ere martxan da, beharrezkoa balitz esku- hartzeko.
LH-kook Zinemaldian
LHko ikasleok Zinemaldian izan gara aste honetan, eta beste ikastetxe batzuekin batera “Alan giza antena” filma ikusi dugu Belodromoan. Asko gozatu dugu Donostiako zinemaldiaz!
Fortnight Inmersion in English
LH5eko ikasleok FIE ingeleseko ikastaroan aritu gara ekainaren 10etik 20ra. Alex, Emma, Lizzy, Laura eta Adamekin sorginei buruzko proiektua landu dugu, eta ingeles pila bat ikasi dugu!! English is fun!!!
Zirkua, Zurrizirkua eta Zurriolinpiadak
Ikasturte amaiera honetan, proiektu desberdinak landu ditugu Ategorrietan: Zurrizirkua LH 3n, Zurriolinpiadak LH 4n eta Zirkua LH 5en. Prestaketa-lan guztiaren ondoren, aste honetan erakutsi ahal izan diegu egindako gainerako mailetako lagunei! Hemen dituzue emanaldi hauen hainbat irudi eta bideo.
Etiopia-Utopiari ekarpena
LH 6ko ikasleok azoka solidarioa antolatu genuen duela aste batzuk, Etiopia-Utopia elkarteari laguntzeko. Aste honetan, elkarte horretako Josu eta Imanol izan ditugu gurean, eta bildutako dirua eman diegu. Gainera, beren eginkizuna azaldu digute, eta Tigray eskualdeko komunitatearen bizi baldintzak hobetzeko egiten duten lan garrantzitsua ikusi ahal izan dugu.
Jolasak eguerditan Soroan eta Ategorrietan
Ikastolen Elkarteak antolatutako Aisiola Hezitzaile Eskolako ikasleak etorri zaizkigu ikasturtea amaitu bitartean gure eguerdiak alaitzeko asmoz. Jolas ezberdinak proposatzen dizkigute hezitzaileek, eta gu pozik jolas berrietara jolasteko aukera dugulako.
LH3koak Arotz Enean
Azkenean iritsi da gure txanda ere, eta LH 3ko lagunok Arotz Enean izan gara hiru egunez! Eguraldi zoragarria izan dugu, eta kobazuloak bisitatzeaz gain, medira txangoa egiteko aukera ere izan dugu. Pena hain azkar amaitzea!
Pagination
- 1 orria
- Next page