LH 5. mailako Ekhik bere herriko Maialen erraldoiarekin ikuskizun bikaina eskaini zigun astearte honetan! Denak dantzan jarri gintuen bere dantza eta doinuekin!
Aste honetan bertsotarako plaza bihurtu dugu gure aretoa. Hiruhileko honetan buru-belarri aritu gara LH6ko ikasleok bertsolaritza lantzen, eta bertso-saio bikainez gozatzeko aukeraz izan dute beren gurasoek eta LH5eko ikasleek.
LH 2. mailako lagunok Urgullera irteera egin genuen joan den asteazkenean. Ikastolan azken asteotan ikasitakoa landuz, Donostia nolakoa zen ikusi dugu.
Asteartean, Donostiako Antzoki Zaharrean izan ginen LH 1, 2 eta 3ko ikasleok euskarazko zinemaz gozatzen, eta “Zutik” filma ikusteko aukera izan genuen.
Ategorrieta eraikina hornitzeko, berriz ere zuengana jotzen dugu laguntza eske. Badakizue zeinen gustuko duten zuen seme-alabek kapela eta betaurreko batzuekin mozorrotzea, maindire baten azpian ezkutatzea, buruan zapi bat jarri eta antzeztea…
Udaberrian eta udan bezala, aurtengo neguko oporretan egonaldiak izango ditugu gure Ikastolan. Bera Bera elkartearekin batera elkarlanean antolatu ditugu.