Martxoaren 31 arratsaldean, eguraldia lagun badugu, udaberriari ongi-etorria egin eta oporren hasiera ospatzeko festa egingo dugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleok Txofre plazan.
LH 2ko ikasleok Lanbideak lantzen ari gara azken asteotan, eta ba al da lanbide desberdinak ezagutzeko modu hoberik gure gurasoek beren lanbideen berri ematea baino?
LH 3ko ikasleok igeriketa-ikastaroa egiten ari gara aurten, Intxaurrondoko kiroldegian. Ostiralero joaten gara bertara, eta GKAIko ikasleak ditugu begirale.
LH4ko eta LH6ko ikasleok goizpasa joan gara gaur Euskadiko Oskestra Sinfonikoaren egoitzara, Living room music ikuskizunaz gozatzera. Zentzumen guztiak martxan jarri ditugu, eta punta-puntako lau musikarik erritmo, soinu, kolore eta argi jolasez busti dituzte inguruak.