Martxoaren 8an Lasarten elkartu ginen Gipuzkoako bertso eskoletako hainbat bertsolari Gelatik Plazara sariketan. Zurriola Ikastolako bertsolariok ere bertan izan ginen, eta gure lehen plaza egin genuen!!!
Greziar Olinpiadak antolatu ditugu astelehenerako LH 1eko lagunok, eta aste honetan Soroara joan ginen, HH5eko lagunei olinpiadak ikustera etortzeko gonbidapenak ematera. Urduri gaude eguna noiz iritsiko!!!
Asteazkenean, LH 4ko ikasleak Txuri Urdin izotz jauregian izan ginen. Batzuek aurretik esperientzia bazuten ere, gutako askorentzat lehen aldia izan zen. Hori zilipurdi, irristada eta barre pila egin genuena, Ikaragarri ondo pasa genuen!!
ATxintxua ekoiztetxetik LH1-2ko neska-mutilen bila dabiltza Asier Altunak zuzendutako "Karmele" filmerako. Hori dela eta, Zurriola Ikastolarekin harremanetan jarri dira, eta martxoaren 14an, osteguna, 16:30ean, Ategorrietako antzerki aretoan casting-a egingo da. Aukeraketan parte hartzeko galdetegi hau bete behar duzue martxoaren 12a baino lehen.
LH 2ko ikasleok Lanbideak lantzen ari gara azken asteotan, eta ba al da lanbide desberdinak ezagutzeko modu hoberik gure gurasoek beren lanbideen berri ematea baino? Zenbat lanbide ezberdin ezagutzen ari garen, eta zer nolako ilusioa egiten digun gurasoak gure geletara etorzeak!!
Euskarazko erreferenteak ikasleengana ekartzeko ahalegina egiten dugu urtero, eta gaur, Nogen musika taldeko kideak izan ditugu bisitan, LH 2 eta LH 4ko ikasleekin. Giro izugarri polita sortu da denon artean, eta haiek ere ilusioz etorri dira Ategorrieta ezagutzera, Zurriolako ikasle ohiak baitaude kideen artean.
Ekosistemak ikasten ari garenez, LH5eko ikasleak Plaiaundira joan ginen ostegunean, bertako hegaztiak behatzera. Zikoinak, ahateak, antzarak... Bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izan genuen!!
Asteartean, LH 4ko ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiaz gozatzera hurbildu ginen Kursaalera. Bertan kontatuko istorioarekin bat eginez, maskarak prestatu genituen aurretik Ikastolan, eta jo zituzten piezak koreografia politekin lagundu genituen.
Astelehenean LH 1, 2 eta 3ko ikasleok Antzoki Zaharrean izan ginen, zinemaz euskaraz gozatzen. “Yhuku eta Himalaiako lorea” ikusteko aukera izan genuen!