Skip to main content

LH

Igeriketa-ikastaroa

LH 3ko Zezengorriok igeriketa-ikastaroa egiten ari gara hiruhileko honetan, Intxaurrondoko kiroldegian. Ostiralero joaten gara bertara, eta GKAIko ikasleak ditugu begirale. Akerbeltz taldekoek martxoa erdialdean hasiko dute beren txanda. Asteari amaiera emateko aukera paregabea inondik ere!!

Argitxoren oparia

Argitxo etorri da aste honetan Ategorrietara!! Danborradarekin loturik euskararen alde egindako kanpaina eskertu digu opari polit batekin: LH 1-2-3ko lagun guztientzako irteera Uliako Lore Baratzetara. Bideo honetan ikus dezakezuen moduan, primerako goiza pasa genuen Argitxori esker, guztiok elkarrekin!

Albaola

Ostegunean LH 4ko ikasleok egun osoko irteera egin genuen, Albaolara. Bertan gure itsas hondarearen inguruan egiten den lanaren berri izateaz gain, euskaldunok balea-arrantzarako egiten genituen bidaiez, bertako indioekin izan genuen harremanaz eta sortutako industriari buruz asko ikasi genuen. Bertakoek gainera oso jator aritu ginela esan ziguten eta zoriondu egin gintuzten!

Eureka!!

Unibertsoa gaiarekin lotuta, LH 3ko lagunok eureka zientzia museoan izan ginen atzo egun pasa! Bitxikeria pila ikusi eta esperimentatu genituen zientziarekin lotuta. Zenbat ikas daitekeen gure hirian!