Skip to main content

LH

Nilotik Urumeara

LH 3. mailako ikasleok Urumea ezagutzeko irteera egin dugu aste honetan. Egipto gaia lantzearekin batera Nilo ibaia egiptoarrentzat zein garrantzitsua den ikusi dugu, eta aitzakia hori gure ibaia ezagutzeko probestu dugu.

Arte naturala!

LH5eko ikasleok orri markatzaileak eta apaingarri gisa etxean jartzeko harritxoak egin ditugu plastika tailerrean, eta, horretarako, irailean Uliara egindako irteeran bildutako hosto eta loretxoak baliatu ditugu.