LH1eko ikasleok Ekainberrira joan ginen asteartean. Lehen gizakiak lantzen ari gara, eta bertan garai hartako tresnekin aritu ginen lanean: animalia hezur, ikatz eta buztinarekin.
Erdi Aroa landu eta gelan gazteluak eraiki ondoren, asteartean Donostiako historia gertutik ezagutzera joan ginen Alde Zaharrera eta Urgull mendira. Garai bateko harresiak ikusteko aukera izan genuen. Primerako eguna pasa genuen!!
Astelehenean, LH 4ko ikasleok Bretxako azoka ezagutzera joan ginen. Bertan, baserritarrekin, harakinekin zein bestelako langileekin hizketan aritu ginen, beren produkuen jatorriaz, bezeroen adinaz, hizkuntza ohiturez eta euskal baserriaren etorkizunaz.
Ingurunean unibertsoa lantzen aritu ostean, LH 5eko ikasleak Eureka Zientzia Museoan izan ginen asteartean. Planetariumean, urtaroen inguruko tailerrean eta museoko txoko ezberdinetan oso ondo pasa genuen!
Asteazkenean, LH6ko ikasleok Zumaian egon ginen. Algorriko interpretazio-zentroan informazio oso interesgarria entzun ondoren, Flysh-a ikustera joan ginen. Bertatik bertara lurrak urteetan zehar izan duen bilakaera ikusteko aukera izan genuen!
2. mailakoak Erdia Aroan murgildurik jarraitzen dugu. Oraingo honetan, etxetik ekarritako material birziklatuarekin gaztelu ederrak eraikitzen ibili gara. Ez dira garai hartakoak bezain ederrak, baina oso txukunak gelditu zaizkigu!
LH 3ko lagunok Egipto gaiarekin amaitu berri dugu, eta ikasitako guztiarekin Nilo ibaiaren maketa bana egin dugu hiru geletan. Orain berriz zentzumenen gaiari helduko diogu, gogotsu gaude gai berriak ekarriko diguna ezagutzeko!
Hiruhileko honetan, LH 3ko Ama Lur gelako lagunok Intxaurrondoko igerilekura joaten ari gara ostiralero, GKAIko ikasleen eskutik igeriketa-ikastaroa egitera. Hurrengo hiruhilekoetan beste bi gelen txanda izango da, eta ziur gu bezain gustura arituko direla!
LH2. mailako lagunak Erdi Aroan erabat murgilduta gabiltza, eta astearteko goiz eguzkitsua aprobetxatuz, Zurriola hondartzara joan ginen elkarlanean garai hartako gazteluak eta hiriak eraikitzera.
Aste honetan ere ez dugu aukera galdu, eta LH 2 eta 6ko ikasleok inguruko naturguneetara atera gara, udazkena oparitzen ari zaigun eguraldia aprobetxatzera.