Skip to main content

Ataria

Azken albisteak

LH4
Eguraldia lagun, LH 4koak hondartzan izan gara gaur. Gure inguruan dugun altxor naturalaz gozatzeaz gainera, gure arteko harremanak sendotzeko balio izan digu. Ederki pasatu dugu!
LH-DBH-BATX
Urtero bezala, aurten ere asko izan dira Koldo Mitxelena literatur lehiaketan parte hartu duten ikasleak, eta saridun eta aipatuen izenak jakin ditugu aste honetan. Zorionak saridunei, aipamen berezia jaso dutenei eta parte-hartzaile guztiei!
HH3-5
Beste tailer bat prestatu dugu artista liburuen inguruan. Oraingo honetan koloreak izango ditugu protagonista! Prest zaudete berriro ere, gurekin batera artista liburu magiko bat sortzeko? Oraingo honetan koloretako paperak erabiliz eta transparentziarekin jolastuz,  artista liburu liluragarri bat eraikiko dugu.
HH-LH
Iaz bezalaxe, aurten ere udako oporraldietarako egonaldiak antolatuko ditugu Zurriola Ikastolan, ekainaren 24tik uztailaren amaierara bitartean, HH 2tik LH 6ra bitarteko ikasleentzat.