Egun berezia izango dugu hurrengo asteazkena Donostian, baita Ikastolan ere! Egun osoko plangintza berezia izango dugu etapa guztietan, Korrika Donostiatik pasako dela ospatzeko. Zirkular honetan duzue informazio guztia, etapaz etapa.
Ataria
Últimas noticias
OROKORRA
Ikastolako ekimenez gain, Korrikan parte hartzeko aukera ugari izango ditugu datozen 11 egunetan. Zuen eskura jarri nahi ditugu mapa, egitarau eta kartelak.
OROKORRA
Ikastolako gela bakoitzak puntu bat jarri du “Historiako bertsorik luzeena” deitu diogun honetan! Hemen duzue Korrikaren harira Ikastola osoak elkarrekin sortu eta abestu dugun bertso erraldoia!
OROKORRA
Iritsi da eguna!! Bihar abiatuko da 24. Korrika, Atharratzetik Bilbora! 11 egunez Euskal Herrian zehar ibiliko da lekukoa eskurik esku, eta martxoaren 29an Bilbora iritsi eta lekukoan joango den mezu ezkutua irakurriko dute! EUSKARA GARA lelopean egingo da euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituen euskararen aldeko ekimen erraldoia!