Pasar al contenido principal

Noticias

OROKORRA
Abenduaren 24ko Olentzero eta Mari Domingiren kalejirako, Haur Hezkuntzan HH3n, HH4n eta HH5en eta Lehen Hezkuntzan LH1n, LH2n eta LH3n, gela bakoitzeko 2-3 guraso boluntario behar ditugu, gelako erreferentziazko pertsona gisa aritzeko. Haien eginkizuna gelako taldea kalejiran zehar gidatzea, dagokien tokia hartzen laguntzea eta abestien letrak banatzea izango da. Ez dira umeen zaintzaz arduratuko; ume bakoitzak bere gurasoekin edo zaintzailearekin egon beharko baitu eta. Boluntario gisa parte hartzeko prest zaudetenok, idatzi taldean, eta guraso-ordezkariak gela bakoitzeko erreferente nor den adieraziko du helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz abenduak24@zurriolaikastola.eus.
OROKORRA
Aurten ere, Xiberuko Ikastolei laguntzeko aukera izango dugu bertako gurasoek ekoitzitako produktuekin osatutako Gabonetako saskiak erosiz. Ikastolen arteko elkartasuna adieraziz eta Iparraldeko ikastolei bultzada emateko asmoz, aurten ere Zurriola Ikastola produktu horiek jasotzeko gunea izango da. Eskaerak egiteko epea azaroaren 22ra arte izango da. Egin zuen eskaerak www.ikaskoli.eus gunean!
MUSIKA ESKOLA
Azaroaren 22an, musikariok Santa Zezilia eguna ospatzen dugu. EHMEren (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) kide gara; elkarteak 69 musika- eta dantza-eskola eta 30.000 ikasle inguru biltzen ditu. Egun hori ospatzeko, Musikalean ekimena antolatzen da urtero, eta aurten, Zurriola Musika Eskolak ere parte hartuko du. Azaroaren 19an, sei ikasle eta irakasle batekin, Ategorrietako eraikinean joko dugu, 8:50etik 9:00etara.
LH6
Eguzkia lagun eta irribarrea ahoan, LH6ko ikasleok egun zoragarria igaro genuen Zumaiako flyschetan, elkarrekin une ahaztezinak biziz eta oroitzapen ederrak sortuz!
LH5
Inguruneko arloan unibertsoaren gaia lantzen aritu garenez, LH5eko ikasleak Eureka! zientzia museora joan gara ostegun honetan. Bertan, 360 graduko pantailan planeten inguruko proiekzioa ikusi dugu, urtaroen zergatia lantzeko tailerra egin dugu eta, noski ,gure kasa museoa esploratzeko nahikoa tarte izan dugu. Egun polita pasa dugu.
LH5
Ikasturte honetan ere LH5eko ikasleek baratzea martxan jarri dugu Ategorrietako eraikinean. Babak eta baratxuriak erein eta letxugak landatu ditugu. Horrez gain Konposta ere prest jarri dugu. Astero igotzen gara baratzera, lurra garbitu, behar izanez gero ureztatu eta barazkiek nolako bilakaera izan duten ikustera. Eta aste gutxitan a ze aldaketa! Guk uste baino lehen bilduko dugu uzta!
OROKORRA
Datorren asteazkenerako greba orokorraren deialdia egin dute sindikatu eta gizarte eragileek pobretzearen eta errentismoaren kontra. Ikastolan egin zen asanbladan 50 bat lagunek hartu zuten parte eta bertaratutakoek aho batez egin zuten bat grebarekin. Gaur-gaurkoz dugun informazioaren arabera, Ikastolako langileen %80 inguruk deialdiarekin bat egingo du. Hori horrela izanik, gutxieneko zerbitzuak besterik ezin izango ditugu eskaini, ez da zerbitzu osagarririk egongo, eta eskola saioak mugatuak egongo dira.
OROKORRA
Dislexia, TDAH, TEL/TDL, TEA, Adimen Gaitasun Handiak edo era konbinatuak dauzkaten haurren eta haien gurasoen egunerokotasuna erraza izaten ez delako, elkarri laguntzeko batu gara. Jakintzak eta esperientziak partekatzeko eta, betiere, espezialistekin eta irakasleekin elkarlanean aritzeko helburua dugu. Zuen burua hor ikusten baduzue, jarri gurekin harremanetan gurasoneuroanitzak@zurriolaikastola.eus helbidean. Elkarrekin arraunean oso urrutira iritsi gaitezke.