Pasar al contenido principal

Noticias

HH4
Azken aste hauetan, HH 4ko ikasleok E.H.Un izan gara, gelaka. Bertan, psikomotrizitate eta zientzia tailer batean parte hartzeko aukera paregabea izan dugu, magisteritzako ikasleen eskutik! Primeran pasatzeaz gain, asko ikasi dugu.
GURASOAK
Astelehenean egin genuen teknologia berrien inguruko gurasoentzako saioa, Bidelagun elkartearen eskutik, eta informazio baliagarri ugari jaso genuen! Miren Ros adituak DBH 1eko ikasleekin egindako lanketaren berri eman zigun, eta gure esperientzia eta kezkak partekatzeko aukera ere izan genuen.
OROKORRA
EITBk jakinarazi du 2026ko martxoaren 18an, ETB3 kateak emititzeari utziko diola, eta sinadura-bilketa bat jarri du martxan Pantailak Euskaraz elkarteak, katea ez ixteko eskatuz. Izan ere, haurrentzako euskarazko telebista kate bakarraren desagerpenak kalte atzeraezina sortuko dio euskararen normalizazioari. Sinatu hemen eskaera, gure haurrek telebista euskaraz ikusten jarrai dezaten.
OROKORRA
Asteazkenean pasa zen Korrika Donostiatik, eta Ikastolako ikasle guztiok hartu genuen parte bertan! Txikienek Korrika txiki-txikia egin genuen Soroaren inguruan, LHkoek Korrika handia animatu eta arratsaldean Korrika txikian parte hartu genuen auzoko beste eskolekin batera, eta DBHtik aurrerako ikasleok Korrikan parte hartu genuen Grosen hasi eta Donostiako hainbat zokotaraino korrika eginez! Igandera arte jarraituko du Korrikak, baina ez dezagun ahaztu: EUSKARA GARA!
OROKORRA
Oporrak hasten diren honetan eta ikasleek denbora libre gehiago izango dutela kontuan hartuz, berriro gogorarazi nahi dizuegu etxeetan zuen seme-alabekin interneten eta sare sozialen arriskuez hitz egiteak duen garrantzia. Asko dira nerabeek kontsumitzen dituzten eduki desegokiak eta jasotzen dituzten erronka biral arriskutsuak, eta helduok bidelagun izatea ezinbestekoa da.
LH1
LH1eko lagunok Aintzinako Grezia lantzen ari gara. Bertan, Olinpiadak ezagutu eta geureak antolatu genituen. Soroako laguntxoak Ategorrietara bertaratu ziren. Erne-erne egon ziren, beraiek izango baitira datorren urteko Olinpiadetako antolatzaileak. Giro bikaina izan genuen!
LH5
LH 5eko lagunek ipuinak sortu eta ilustratu ditugu hiruhileko honetan, eta gaur Soroara hurbildu gara, ipuinak HH5ekoei kontatzera. Adi-adi entzun dituzte txikitxoek gure istorioak!
LH6
LH6ko ikasleak Gipuzkoako eskolarteko bertso idatzien lehiaketan aritu ginen lehengo astean Hernaniko Biteri aretoan. Bertsoak idazteaz gain, bertso saio batez ere gozatzeko aukera izan genuen. Iraitz Arcelus eta Irati Castejon izan ziren sarituak. Oinak buruan, egun ederra pasa genuen!