Zurriola Musika eta Dantza Eskolak plaza dantzen ikastaroa antolatu du maiatzaren 6tik ekainaren 3ra bitartean. Asteazkenetan izango da, Ategorrietan, 17:45etik 18:45era. 5 saio izango dira (maiatzak 6, 13, 20, 27 eta ekainak 3), eta 26€-ko kostua izango du. Sei kideko taldea behar dugu ikastaroa osatu ahal izateko, beraz, animatu eta eman izena!!
Noticias
LH
Ategorrietako atarian aurreko hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako txamarra, jertse, aterki eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Hurrengo astearte eta asteazkenean, apirilaren 21 eta 22an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugu, eta, zuen seme-alabenak direnak jasotzea eskatzen dizuegu. Jasotzen ez direnak Ikastolako familia zaurgarrienei eskaini eta gero gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko dira behar duten haurrek erabil ditzaten.
DBH4
Pasa den igandetik gaur arte, Landgraaf-etik etorritako 20 ikasle izan dira gurean! Donostia eta inguruak erakutsi dizkiegu egunotan, eta proiektu eder bat garatu dugu elkarrekin, Euskal Herriko eta Herbehereetako kultura eta ohiturak alderatzeko. Ekainean DBH 4ko hainbat ikasle beren etxeetara joango gara, elkartruke honi jarraipena ematera. Bedankt en tot snel!
OROKORRA
Eusko Jaurlaritzak mugikorrik gabeko eguna izendatu du apirilaren 18a. Mugikorraren gehiegizko erabilera desegokiak eragin ditzakeen kalteez jabetuta, erronka bat luzatu du guztiontzat; mugikorrak itzali, gertukoekin egon eta momentua bizi. Egunean zehar Okendo plazan egongo da informazio gunea. Hartu parte eta ikusi zer gertatzen den!!!!
DBH2-4
DBH 2 eta DBH 4ko ikasle diren Janire eta Nahia Olarra ahizpek urrezko domina lortu zuten Euskadiko eskolarteko judo txapelketan, pasa den martxoaren 20an, eta Espainiako Txapelketarako sailkatu dira. Zorionak bikote!
GURASOAK
Gurasoak funtsezkoak zarete zuen seme-alaben euskararen ibilbidean, eta horri buruzko lanketa dugu martxan. Apirilaren 14an Ategorrietan elkartuko gara guraso eta langileok, 17:00etan, Paula Casaresen hitzaldiaz eta euskararen erabilera hobetzeko egin dezakegunaz hitz egiteko. Hitzaldia ikusi ez bazenuen, hemen duzu ikusi eta lanketan parte hartzeko aukera! Guztion arteko lanketa ezinbestekoa da, beraz, parte hartu ezazue!
DBH4
DBH 4ko ikasleok Bernat Etxepare Lizeoak antolaturiko Akitaniako Matematika Rallyan parte hartu genuen pasa den astean! 2 orduko epean 7 erronka matematikori aurre egin behar izan genien taldeka, eta beste ikastoletako kideekin lehiatu ginen.
DBH2-BATX1
Irteera-eguna izan da gaur DBH 2tik Batxilergo 1era bitarteko ikasle guztiontzat! Oporrak hartu aurretik gelako eremua utzi, eta jarduera desberdinak egin ditugu hainbat txokotan. Euskal Herria ezagutzen jarraitu dugu, lagunekin egun paregabea pasatzearekin batera!
Paginación
- Página anterior
- Página 17
- Siguiente página