Skip to main content

Albisteak

GKAI
Gaurkoan GKAIko ikasleak etorri dira HHko ikasleongana!! Beraiek sorturiko ipuinak kontatu eta antzeztu dizkigute, eta izugarri gozatu dugu beren ipuinak entzuten. Laster berriz ikusteko gogotsu!!!
LH
Ategorrietako atarian hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Hurrengo astearte eta asteazkenean, abenduaren 16 eta 17an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugu, eta, zuen seme-alabenak direnak jasotzea eskatzen dizuegu. Jasotzen ez direnak gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko dira behar duten haurrek erabil ditzaten.
OROKORRA
Lehen banaketa-txandaren ostean, berriro ere luzatu nahi dizuegu Ikastolako kirol-jertseak eskuratzeko aukera. Gainera, haurren neurriez gain, helduentzako neurriak ere sortu ditugu oraingo honetan! Animatu, eta egin zuen eskaerak hemen.
DBH3-4
Beste ikastoletako Euskara Batzordeekin egin den tokapetan izan gara gaur goizean Zurriolako DBH3 eta DBH4ko Euskara Batzordeko kideok. Hainbat euskal erreferente ezagutu ditugu, beste ikastoletako ikasleekin solasean aritu gara, ihes-joko batean parte hartu dugu eta musika emanaldi batez gozatzeko aukera ere izan dugu. Egun borobila!
OROKORRA
Gutxi falta da abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingirekin kantujiran ateratzeko! Datorren astean emango dizuegu antolaketaren inguruko informazioa, baina gaur abestuko ditugun abestiak zuen eskura jarri nahi ditugu. Webgunean dituzue eskuragarri "Familiak - Ekimen batzordeak - Jai Batzordea" atalean, eta hortxe izango ditugu urte osoan zehar, nahi duzuenean etxean praktika ditzazuen!
MUSIKA ESKOLA
Gertu ditugu oporrak, eta Zurriola Musika eta Dantza Eskolan hasiak gara lehen hiruhilekoko emanaldiekin. Hemen duzue urtea amaitu aurretik egingo ditugun emanaldien berri!
GURASOAK
Menpekotasunaren inguruko saioak jaso ditugu azken aste hauetan Batxilergoko ikasleok, eta DBH 4ko ikasleon txanda izango da hurrengo astean. Behin ikasleon saioak amaituta, gurasoentzako saioa izango dugu abenduaren 17an, 17:00etan, Hurrako aretoan.
DBH4
Euskararen Eguna aprobetxatuz, June del Campo ikasle-ohia izan genuen Ikastolan. Zeatikez musika-taldeko partaide da, eta Gaztea Lehiaketan eta beren lehen diskoaren grabaketan izandako esperientziaz hitz egin zigun DBH 4ko ikasleoi. Abesti pare bat entzuteko aukera ere izan genuen. Eskerrik asko, June!