Asteazkenean Ikastolako lagun ugari elkartu ginen, eta Groseko kaleetan zehar aritu ginen kopla kantari, santa eskean. Hementxe dituzue eguneko irudiak. Ohitura zaharrak berrituz, tradizioari lekua egin genion!
Albisteak
OROKORRA
Aurten euskal inauteriak kalera aterako ez ditugun arren, hurrengo ostiralean mozorro librerako aukera izango dugu. Mozorro aukeraketari buruzko lanketa egiten ari gara geletan, eta etxean ere gai honen inguruan aritzeko eskatzen dizuegu Agenda 2030etik eta Hezkidetza Taldetik.
LH6
Aste honetan bisita eta irteera interesgarriak izan ditugu Emakumeak Zientzian programaren barruan! Alodi Pascal, Ariadna Pazos eta Maria Paulis beraien zientzia munduko bizipenak eta ikergaiak azaltzen aritu dira LH6ko ikasgeletan, eta DBH 4ko Digitalizazioko ikasleak Informatika Fakultatean egon gara gaur kriptografiari buruzko tailer batean.
OROKORRA
Oporrak Bakean harrera programa Donostiako 6 harrera-familien bila dabil, 6 haur saharar errefuxiatuk uda gure artean igaro dezaten. Zu izan zaitezke horietako bat, animatuko zara? Diptiko honetan eta bideo honetan duzue informazio guztia.
OROKORRA
Groseko Inude eta Artzainen konpartsa (Artainu) igande honetan aterako da, eta aurten Aitona oroimenezko saria Zurriola Ikastolari emango diote, euskal folklorearekin eta kulturarekin duen konpromisoagatik, eta urte hauetan guztietan Artainuren laguntzaile izateagatik. Eskerrik asko!
OROKORRA
Aurten ere, ohitura dugun moduan, Ikastolako familiok Santa Ageda bezpera ospatuko dugu otsailaren 4an, asteazkena. Festa-giroan Groseko kaleetara aterako gara, eta parte hartzeko deia egiten dizuegu guztioi! 17:45ean izango dugu hitzordua Hurran, entsegu txiki bat egin eta segidan ateratzeko. Baserritar jantziak edota atorra iluna eta baserritar zapia janztearekin nahikoa izango dugu.
OROKORRA
Atzean utzi ditugu danbor-hotsak, eta Santa Agedako makilez gain, zartagin eta panderoak ere atera ditugu dagoeneko. Hurrengo ostiral arratsaldean, otsailak 6, Zurriolako Kaldereroen konpartsa Groseko kaleetara aterako da Kaldereroen doinuak abestu eta dantzatzera.
OROKORRA
Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako ikastoletako langileek giza katea egin zuten atzo arratsaldean Donostiako Boulevardetik Gipuzkoako hezkuntzako lurralde ordezkaritzaraino, Eusko Jaurlaritzari 2023an sinatutako lan akordioa betetzeko eskatuz.
Pagination
- Previous page
- 16 orria
- Next page