Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Eusko Jaurlaritzak mugikorrik gabeko eguna izendatu du apirilaren 18a. Mugikorraren gehiegizko erabilera desegokiak eragin ditzakeen kalteez jabetuta, erronka bat luzatu du guztiontzat; mugikorrak itzali, gertukoekin egon eta momentua bizi. Egunean zehar Okendo plazan egongo da informazio gunea. Hartu parte eta ikusi zer gertatzen den!!!!
DBH2-4
DBH 2 eta DBH 4ko ikasle diren Janire eta Nahia Olarra ahizpek urrezko domina lortu zuten Euskadiko eskolarteko judo txapelketan, pasa den martxoaren 20an, eta Espainiako Txapelketarako sailkatu dira. Zorionak bikote!
GURASOAK
Gurasoak funtsezkoak zarete zuen seme-alaben euskararen ibilbidean, eta horri buruzko lanketa dugu martxan. Apirilaren 14an Ategorrietan elkartuko gara guraso eta langileok, 17:00etan, Paula Casaresen hitzaldiaz eta euskararen erabilera hobetzeko egin dezakegunaz hitz egiteko. Hitzaldia ikusi ez bazenuen, hemen duzu ikusi eta lanketan parte hartzeko aukera! Guztion arteko lanketa ezinbestekoa da, beraz, parte hartu ezazue!
DBH4
DBH 4ko ikasleok Bernat Etxepare Lizeoak antolaturiko Akitaniako Matematika Rallyan parte hartu genuen pasa den astean! 2 orduko epean 7 erronka matematikori aurre egin behar izan genien taldeka, eta beste ikastoletako kideekin lehiatu ginen.
DBH2-BATX1
Irteera-eguna izan da gaur DBH 2tik Batxilergo 1era bitarteko ikasle guztiontzat! Oporrak hartu aurretik gelako eremua utzi, eta jarduera desberdinak egin ditugu hainbat txokotan. Euskal Herria ezagutzen jarraitu dugu, lagunekin egun paregabea pasatzearekin batera!
HH4
Azken aste hauetan, HH 4ko ikasleok E.H.Un izan gara, gelaka. Bertan, psikomotrizitate eta zientzia tailer batean parte hartzeko aukera paregabea izan dugu, magisteritzako ikasleen eskutik! Primeran pasatzeaz gain, asko ikasi dugu.
GURASOAK
Astelehenean egin genuen teknologia berrien inguruko gurasoentzako saioa, Bidelagun elkartearen eskutik, eta informazio baliagarri ugari jaso genuen! Miren Ros adituak DBH 1eko ikasleekin egindako lanketaren berri eman zigun, eta gure esperientzia eta kezkak partekatzeko aukera ere izan genuen.
OROKORRA
EITBk jakinarazi du 2026ko martxoaren 18an, ETB3 kateak emititzeari utziko diola, eta sinadura-bilketa bat jarri du martxan Pantailak Euskaraz elkarteak, katea ez ixteko eskatuz. Izan ere, haurrentzako euskarazko telebista kate bakarraren desagerpenak kalte atzeraezina sortuko dio euskararen normalizazioari. Sinatu hemen eskaera, gure haurrek telebista euskaraz ikusten jarrai dezaten.