Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Saharako errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzeko janari-bilketa martxan jarri du Saharako Lagunen Elkarteak, eta parte hartzeko deia zabaldu nahi dizuegu. Urtarrilaren 22tik 27ra izango duzue zuen ekarpena egiteko aukera, eta ikasleek tutoreei eman beharko diete.
HH4-5
HH 5 eta HH 4ko lagunok Baso Eskolan gabiltza aurten ere. Astean behin, geletatik atera eta naturgune desberdinak bihurtzen ditugu gure ikasgela. Eguraldiaren baitan arropa egokia jantzi eta… izugarri gozatzen dugu naturako altxorrak ezagutu eta ikertzen!!
BATX2
Batxilergo 2. mailako ikasleek orientazio akademikoko saioak eta hainbat zentroren bisitak jaso dituzte abendutik hona, eta orain gurasoen txanda da. Izan ere, gurasoek ere prozesu honetan parte-hartze oso garrantzitsua izaten duzue. Hortaz, zuen ezagutza areagotzeko asmoz, urtarrilaren 28an egingo dugun orientazio akademikoaren informazio-bilerara deitzen zaituztegu.
GKAI
Hiruhileko honetan izango dugun bizikleta irteera prestatzeko, aste honetan GKAI-ko ikasleak LH5eko geletan izan ditugu bizikletaren inguruko azalpenak ematen: segurtasun arauak, kanbioak nola aldatu, bizikletaren atal desberdinak... Oso gustora egon gara!
LH5
Astelehenean eta asteartean, LH 5eko ikasleok lehen sorospenen inguruko ikastaroa izan genuen, DYA elkartearen eskutik. Oso interesgarria izan zen, eta suspertze teknika erakutsi ziguten, benetan beharrezkoa bizitzak salbatzeko!
LH6
Asteazken honetan, LH 6B-ko ikasleok bertso-saio polita eskaini diegu gure guraso eta LH5C-ko ikasleei. Hasteko, "Konplize ditut eta" abestiarekin hasi ginen, biolina eta gitarrarekin batera lagunduta. Jarraian, gai desberdinen inguruan zortziko txiki sorta ederra ere abestu genuen. Aurtengoz bukatu ditugu LH 6ko berso-saioak. Hurrengoan gehiago!
LH
LHko ikasleentzako pandero-ikastaroa antolatu du Zurriola Musika eta Dantza Eskolak otsailetik maiatzera bitartean. Ostiral eguerdietan izango da, Ategorrietan, jangelako txandak errespetatuz. Panderoa Musika Eskolak jarriko du: Panderoa gure kontu, gogoa zure kontu! Eman izena!
OROKORRA
Irailean aurkeztu zuen Ikastolen Elkarteak marka berria, eta gure marka propioa ere egokitu dugu, ikastolok modu bateratuan identifikatuak izan gaitezen eta gure indarrak batu ditzagun. Hortaz, aurrerantzean, Zurriola Ikastolako logoari ikastolen marka erantsiko diogu.