Osasun digitala eta teknologia berrien erabilera desegokiak sortzen dituen arriskuei buruzko eskolak antolatu ditugu aurten ere. Miren Ros adituaren eskutik saio bana izan dute LH 5 eta 6ko ikasleek aste honetan, eta datozen asteotan jarraipena emango diote. Ondoren, gurasoen txanda izango da: LHko gurasoentzako saio bat antolatu dugu, abenduaren 15ean, 17:00etan, Ategorrietako jangelan.
Albisteak
OROKORRA
Abenduaren 5etik 8ra ospatuko da Durangoko Azoka, eta euskarazko kultur nobedade ugari aurkeztuko dira bertan. Plan ezin-hobea abenduko jai-egunetan gure hizkuntzaz gozatu eta haurrei euskararen aldeko grina pizteko!
BATX1
Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolako kideak Ikastolan izan ditugu aste honetan, eta Batxilergo 1. mailako ikasleei aisialdiko hezitzaile-ikastaroaren inguruan hitz egin diete, bertatik bertara. Gogoratu, ikastaroan izena emateko epea abenduran 6ra bitarte dagoela zabalik. Hemen dituzue zirkularra eta izena emateko galdetegia.
OROKORRA
Asteazkenean izango da Euskararen Eguna, eta aste honetako prestaketa guztien ostean ospakizun ederra egingo dugu Ikastolan ere! Ekintzaz beteriko eguna izango dugu: kantu-emanaldiak, euskararen inguruko lehiaketak, hausnarketak, Argitxoren bisita, jolasak… Gainera, gurasoek txokolatadak antolatuko dituzte Ategorrietan 16:30ean eta Soroan 16:45ean (gogoratu haur bakoitzak edalontzia etxetik ekarri behar duela).
GURASOAK
Ikastolako kooperatibista moduan gurasook duzuen erantzukizun eta eskubideari jarraituz, Ikastolaren erabaki estrategikoetan parte hartzeko aukera duzue. Aurten, Artezkaritza Kontseiluko eta Zaintza Batzordeko ordezko kideak behar ditugu, aurrerago bokal izatera pasa daitezkeenak. Kontseilu horiei buruzko informazio gehiago topatuko duzue izena emateko galdetegian bertan.
GURASOAK
Euskararen erabileraren inguruan dugun kezka dela eta, galdetegi hau prestatu du Gurasoen Euskara Batzordeak, seme-alabek ikastolatik kanpo euskaraz zenbat egiten duten jakiteko. Galdetegia anonimoa izango da, noski, baina garrantzitsua da ahalik eta gehienok erantzutea.
LH
Badator Euskararen Eguna, eta etxean euskararen erabilera sustatzeko aitzakia paregabea denez, erronka jolasa prestatu du aurten ere Gurasoen Euskara Batzordeak LHko familientzat. Abenduaren 3a bitarte euskaraz aritzeko hainbat erronka biltzen duen fitxa jasoko dute haurrek datorren astean. Sari moduan, Euskararen Eguneko txokolatadarako txartela lortuko duzue!
MUSIKA ESKOLA
EHMEk (Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkartea) 30. urteurrena ospatuko du bihar, Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldian. Egun, 69 musika eta dantza eskolak osatzen dugu elkartea, eta 30.000 ikasle baino gehiago biltzen ditugu gure artean. Ekitaldia hasi aurretik, Zurriola Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleek, beste musika eskoletako ikasleekin batera, kalejira batean parte hartuko dute Groseko kaleetan, 10:30ean hasita.
Pagination
- Previous page
- 20 orria
- Next page