LH1eko ikasleok Ekainberrira joan ginen atzo. Lehen gizakien garaiko tresnekin aritu ginen lanean: animalia-hezur, ikatz eta buztinarekin. Horrez gain, Ekainberriko kobazuloan egin zituzten artelan zoragarriak ezagutu ahal izan genituen. Primeran pasa genuen!!!
Noticias
OROKORRA
Abenduaren 21ean ospatu genuen Donostian San Tomas eguna, eta Ikastolak bere aletxoa jarri zuen ospakizun handi honetan. Batxilergo 2. mailako ikasleek Alde Zaharrean jarri zuten beren postua, eta LH 2ko gurasoek Txofre plazan. Hemen duzue eguneko bideo bat. Eskerrik asko lanean aritu zareten guztioi, jai herrikoien alde egindako lanagatik!
LH-DBH
Ikasleen Euskara Batzorde desberdinak ditugu martxan LH eta DBHn, eta 2026 honetan ere gogoz eta ilusioz jarraituko dugu euskararen alde lanean. Hasi berri dugun urtean ere, saia gaitezen euskaraz bizitzen!
HH
Gurasotasunari buruzko hitzaldi bat eskainiko dugu Ategorrietan urtarrilaren 26an, euskaraz, 0-6 urteko haurren familientzat, eta Ikastolako zein ikastolakoak ez diren familiei irekia egongo da. Garapen ebolutiboa oinarri hartuta, haurren garapen osasuntsu eta orekatuaz arituko gara, eta horiek sustatzeko tresnak eskainiko ditugu: haurrekin komunikatzeko moduak, mugen eta arauen transmisioa eta gurasoen espektatiben garrantzia.
OROKORRA
Asteazkenean, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira egingo du Ikastolak Gros auzoan barrena. Hauek dira aurten kontuan hartu beharreko oharrak.
OROKORRA
Gabonak ate joka ditugun honetan, Ikastolako Digitaliazio Taldetik oporraldian gure seme-alabek teknologiarekin eta, bereziki, Adimen Artifizialarekin izan dezaketen harremanaren inguruan hausnartzeko deia egiten dizuegu. Horretarako, aholku batzuk prestatu ditugu.
GURASOAK
Ikasleekin lanketa egin ondoren, gurasoentzako saioa egin genuen astelehenean, Miren Rosen eskutik. Gure seme-alaben ideia eta kezkez aritu ginen, sare sozial eta smartphoneen arriskuez, eta LH 5eko familiek gure seme-alabei, ikasturte honetan behintzat, smartphonerik ez ematea adostu genuen. Hemen duzue saioko informazioa.
OROKORRA
Asteartean burutu zen Ikastolako Urteko Batzarra. Iazko balorazio ekonomiko eta pedagogikoa eta aurtengo erronka nagusiak eta aurrekontua aurkeztu ziren bertan. Gainera, Zaintza Batzordeko eta Artezkaritza Kontseiluko karguak berritu ziren.
Paginación
- Página anterior
- Página 20
- Siguiente página