Pasar al contenido principal

Noticias

BATX-GKAI
Gertu dago Batxilergoko eta Lanbide Heziketako aurrematrikulazioa, eta ate irekiak antolatu ditugu, etapa horien berri eman eta gure eskaintzaren inguruan hitz egiteko. Martxoaren 18an egingo ditugu Batxilergoko Ate Irekiak, 17:30ean Hurran. GKAI-ko ate irekiak ere Hurran izango dira, martxoaren 20an, 17:30ean. Zabaldu mezua, eta anima ezazue jendea! Izen-ematea zabalik dago webgunean.
ZURRIMENDI
Uliara irteera egin genuen igandean Zurrimendiko lagunok! Eguraldi apartaz gain, giro ederrean eta euskaraz pasa genuen eguna, eta iazko dominak banatu genituen! Laster gehiago!
HH4-5
Otsailaren 19an eta 20an, 4 eta 5 urtekoak Euskadiko Orkestrako emanaldia ikustera joan ginen Miramonera. Ikaragarri gozatu genuen “Ilargiari kantari” ikuskizunaz, eta, gainera, gure sorpresarako orkestrako biolin-jolea Zurriolako ikaste ohia zen, Amaia Asurmendi. Oso ondo pasa genuen haiekin abestuz eta dantzatuz!
OROKORRA
LH 2tik aurrerako ikasleentzako pandero-ikastaroa antolatu du Zurriola Musika eta Dantza Eskolak martxotik maiatzera bitartean. Asteartetan izango da, 17:30etik 18:30era, Ategorrietan. Eman izena otsailaren 28a baino lehen!
DBH2
DBH 2ko Ongizate Fisiko eta Emozionaleko ikasleok Yoga landu dugu bigarren ebaluazioan, eta Soroa eta Ategorrietara hurbildu ginen astelehenean, HH5 eta LH1eko ikasleei ikasitakoa erakustera. Zeinen polita den ikasitakoa txikiekin partekatu ahal izatea!
OROKORRA
Donostiako Harrera Sarearen eskaerari erantzunez, manta bilketa jarri genuen abian duela pare bat aste ikastola osoan, kaleko egoeran daudenek hotzari aurre egitea helburu. Mila esker izandako ekarpen guztiengatik!!
OROKORRA
Hurrengo ositralean, otsailak 28, Euskal Inauteria ospatuko dugu Ikastolan eta auzoko kaleetan. Antolatutako ekintzen egitaraua eta informazioa zirkular honetan dituzue. Halaber, Hurrako dantzari eta ikusleen kokapena agiri honetan duzue. Ostegunean, gainera, mozorro librearen eguna izango dugu, eta ikastola askotariko mozorroz beteko dugu!
LH1-2-3
Danborradarekin loturik euskararen erabilera sustatzeko kanpaina egin dugu LH 1, 2 eta 3n, eta atzo Argitxoren oparia jaso genuen egindako lana eskertzeko: Ikastolatik atera eta goizpasa joateko baimena eman zigun!!