Groseko, eta baita Donostia osoko, hainbat eta hainbat saltoki, kafetegi eta udal eraikinetako (kiroldegi, kultur-etxe, liburutegi, etab.) erakusleihoetan “Gurea erabil dezakezu” dioten pegatinak ikusiko dituzue hemendik aurrera.
Gure seme-alabek telefono-dei bat egiteko beharra baldin badute, pegatina hori duten saltokietan lasai sar daitezke, eta bertako telefonoa erabiltzeko aukera izango dute.
Beste urrats bat gehiago mugikorra emateko adina atzeratzeko bidean. Gure gaztetxoei, komunikatu ahal izateko beste bide bat eskaintzen diegu, mugikor propioa izateko beharra murriztuaz.
Beste urrats bat gehiago sentsibilizazio eta prebentzioaren bidean.Mugikorren auzia azaleratu dugu, ikusgarritasuna eman diogu. Gurasook dugun kezka honi oihartzuna eman diogu. Denon auzia dela, denon ardura dela argi gelditu da eta komunitatean, elkarlanean, indarrak batuz kudeatuko dugu ongien.
Altxa Burua Donostia taldearen ekimen honek Udalaren, Gipuzkoako Merkatariak federazioaren eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoaren babesa jaso du. Eskerrik beroenak, eman diguzuen laguntzagatik! Eta eskerrak bereziki zuen erakusleihoetan pegatina jarri duzuenoi.
Zuk ere lagundu dezakezu ekimen hau zabaltzen. Ezagutzen baduzu baten bat bere saltokian pegatina gustura jarriko lukeena, esaiguzu eta eramango diogu bat. teknoiz@zurriolaikastola.eus
Denon artean lortuko dugu! Gure seme-alaben ongizatearen alde!!!
(Altxa Burua Donostia taldeko kide)