Skip to main content

Albisteak

LH4
Astelehenean LH4ko ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren “Misterioa” emanaldiaz gozatzera joan ginen. Euskadiko Orkestraren ekoizpen propioa da, eta musikaz zein honek batzuetan lagun duen misterioaz gozatzera eraman gintuen. Gainera, Miramoneko basoan jolasteko tartea ere izan genuen!
LH2
Erdi Aroa lantzen ari gara LH 2ko lagunok, eta atzo goizean hondartzara joan ginen Erdi Aroko gazteluak egitera. A ze goiza pasa genuen!
DBH4
DBH 4ko ikasleok arroparen ekoizpenaren inguruko tailer batean parte hartu dugu Balenciaga Museoaren eskutik. Ekozipen prozesuan jasangarritasunak duen garrantzia eta papera landu ditugu, museoan bertan egindako bisita batean eta ondoren Ikastolan egindako saio praktikoen bidez. Oso interesgarria izan da.
GKAI
Atzo Andoain-Leitza "tren txiki" bidea egin genuen GKAIkook (Zurriolako Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko Lanbide Heziketakook ). 50 km inguru egin genituen, bizikletan, eguraldi eta giro ezin hobeaz lagunduta!
OROKORRA
Aurten ere, Iparraldeko Ikastolen Elkarte den Seaskaren egutegiak jasoko dituzue LH 4tik gora seme-alabak dituzuen familia guztiek. Kobraketa (4€) abenduko erreziboan egingo zaizue. Familiaren batek EZ badu egutegia eskuratu nahi, bete galdetegi hau urriaren 27a baino lehen, mesedez.
OROKORRA
Aurten ere, Hendaiako Ikastolak Txokolatezko Egutegien proiektua jarri du martxan, eta berriro ere Ikastolen arteko elkartasuna adieraziz eta iparraldeko Ikastolei bultzada emateko asmoz, Ikastolan bertan eskatu eta jaso ahal izango dituzue egutegiak, 12 euroren truke. Gaur bertan jaso dute ikasleek eskaera-orria.
OROKORRA
Azken hilabetean albiste faltsuak behin eta berriz ateratzen ari dira itunpeko langileen lansarien ekiparazioaren inguruan, gizartean ikastolen inguruko ideia negatiboa zabalduz. Egoera horren aurrean, Ikastolen Elkarteak prentsa-ohar bat atera behar izan du informazio faltsua gezurtatuz eta argi adieraziz LABek Hezkuntzarekin (Ikastolen Elkartearen parte-hartzerik gabe) adostutako akordio honek Ikastolok ditugun kostuak ez finantzatzeaz gain, kostu gehigarria ekarriko digula.