Skip to main content

Albisteak

DBH3-4
Euskararen erabilera indartzea da Ikastolaren ardatz nagusietako bat, eta hori lortzeko bidean DBH 3 eta 4ko hainbat ikaslek Euskara Batzordea indartu eta lanari ekin diote aurten ere. Jarraitu dezagun guztion artean lanean!
OROKORRA
Udalak A tegorrietan egitekoa zen Sorleku parkearen ordez disuasio-aparkaleku bat eraikitzekoasmoa du. Parte-hartze prozesu batean diseinatu genuen parkea (Ikastolako 300 ikaslek, besteak beste), eta hemen bizi garenontzako parke baten ordez, kanpotik datozenentzako aparkaleku bat egin nahi dute orain.
LH2
LH 2ko ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiaz gozatzera hurbildu ginen atzo Miramonera. Bertan, Beethoven, Mozart eta beste askoren melodia famatuetaz Disfrutatu genuen, modu misteriotsuan. Datorren astean LH4koen txanda izango da!
LH4
Asteazkenen arratsaldean, LH4ko ikasleok Arraun Lagunak taldeko Xubane Uribarrena arraunlari eta ikasle ohiaren bisita jaso genuen. Arraunaren, Ikastolako bizipenen eta kirolaren inguruan gelan prestatu genizkion galderei erantzun zien, eta oso gustora entzun genuen kontatutako guztia. Eskerrik asko, Xubane!!
LH6
Asteazken goizean, LH 6A gelako lagunak Okendoko liburutegi eta Gaztelekuan izan ginen jolasean. Leku bikaina larunbatetan ere familiarekin gerturatzeko. Primeran pasa genuen!!
DBH4
DBH 4-ko Biologia eta Geologiako ikasleok Zumaiako Flyschak aztertzera joan ginen atzo, Euskal Herriko geologiari buruzko alderdi interesgarriak zuzenean ikustera. Eguraldi kaskarra izan genuen, baina museoa bisitatu ondoren Flyscha bertatik bertara ere ikusi genuen tarte txiki batean.
OROKORRA
Aurten ere zorriak iritsi dira geletara, baita Bigarren Hezkuntzara ere! Baliatu dezagun asteburua guztiok “garbi” itzul gaitezen! Apurtu dezagun katea!
OROKORRA
Gernika Palestina herri ekimenarekin bat egin, eta gertatzen ari denaren aurrean gure gaitzespena azaldu eta bakea, justizia eta itxaropena aldarrikatzeko mobilizazioekin bat egingo dugu. Datorren astelehenean, urriak 21, elkarretaratzeak egingo ditugu 10:00etan Hurrako atarian, 16:30ean Ategorrietako eskaileretan eta 16:45ean Soroa pareko parkean.