Skip to main content

Albisteak

HH
Maiatzeko eta ekaineko hainbat arratsaldetan, jolasak izango ditugu Soroako atarian HH 5eko gurasoen eskutik, haur eta helduen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Anima zaitezte euskaraz jolastera!! Zirkularra.
HH4
HH 4ko lagunok zinemara joan ginen atzo. Ttantto eta Pintto filma ikusi genuen, eta Udaberriko eguraldiari esker, oinez itzuli eta Saguesen hamaiketakoa egin genuen. Oso goiz polita pasa genuen!
ZURRIMENDI
Badator maiatza, eta honekin batera Zurrimendiren hurrengo irteera: Oianleku eta Urmendira joango gara maiatzaren 11n, Kausorotik abiatuta. Hemen duzue informazio guztia. Udaberrian ere, gozatu dezagun mendiaz euskaraz!
OROKORRA
Kolore, olerki eta euskara artean egingo diegu ongietorria udaberriari eta udaberriko oporrei gaur arratsaldean Txofren. Geletan loreak euskararekin ureztatu ondoren, olerki ederrez beteko dugu gure lore handia, eta kantuan ospatuko dugu udaberria!
DBH1
Premio Luis Landero narrazio lehiaketako “Accesit” saria irabazi du DBH 1eko Itsaso Perezek, haurren kategorian, “La isla de los colores perdidos” lanari esker. Zorionak Itsaso!
DBH4
Aste honetan gure txanda izan da, eta DBH 4ko 20 ikasle Herbehereetako Landgraaf hirian izan gara, gure trukekideen etxeetan. Bertako ingurunea, ohiturak eta bizimodua ezagutzeko aukera bikaina izan da, eta elkartrukeari amaiera emateko modu ezin hobea! Bedankt!!!
DBH4
Espainiako Gerra Zibilak Donostian izandako eraginaren inguruko bisita gidatuak egin ditugu aste honetan DBH 4ko ikasleok. Gai gogorra izan arren, interesgarria da gure hiria ezagutzen jarraitzea!
OROKORRA
Errigoraren Eskutik Eskura kanpainak inoizko produktu gehien banatuko du aurten, eta eskerrak emateko mezua bidali digute kanpainan parte hartu dugun eragile guztioi. Hortaz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Oporren ostean jarriko gara zuekin harremanetan produktuak jasotzeko datak jakinarazteko.