Skip to main content

Albisteak

DBH4
Aurten DBH 4 egiten ari diren ikasleen familientzat orientazio akademikoko saio bat antolatu dugu, datorren martxoaren 13rako. Hurrengo ikasketei begirako informazioa jasoko duzue orientatzaile akademikoaren eskutik, ikasleek hartu beharreko erabakietan bidelagun izan zaitezten.
LH2
LH 2ko ikasleok Lanbideak lantzen ari gara azken asteotan, eta ba al da lanbide desberdinak ezagutzeko modu hoberik gure gurasoek beren lanbideen berri ematea baino? Zenbat lanbide ezberdin ezagutzen ari garen, eta zer nolako ilusioa egiten digun gurasoak gure geletara etorzeak!!
LH2-4
Euskarazko erreferenteak ikasleengana ekartzeko ahalegina egiten dugu urtero, eta gaur, Nogen musika taldeko kideak izan ditugu bisitan, LH 2 eta LH 4ko ikasleekin. Giro izugarri polita sortu da denon artean, eta haiek ere ilusioz etorri dira Ategorrieta ezagutzera, Zurriolako ikasle ohiak baitaude kideen artean.
GURASOAK
Gurasoen Euskara Batzordea hizkuntzen erabileraren neurketak egiten aritu da ikasturte honetan, ikastola barruan gurasoon artean zenbat euskara erabiltzen dugun jakiteko. Gaztelaniaren presentzia handia da, eta berriz ere gogorarazi nahi dugu zein garrantzitsua den gurasook egunerokoan euskararen erabileran ematen dugun eredua.
OROKORRA
Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek bideo bat sortu dute beren aldarria guztiok zabal dezagun. Korrikaren egunean Euskal Herriko Ikastolok lekukoa hartzen dugunean beren aldarria zabaltzeko eskatzen digute, eta halaxe egingo dugu, hizkuntz eskubideen urraketari herri bezala erantzun bat emateko! Koletibo honen inguruko dokumental ineteresgarri bat ere egin dute, beren arazoa eta aldarria gertuagotik ezagut ditzagun.
HH-LH
Pasa den astean esan bezala, aurten ere udaberriko oporraldietarako egonaldiak antolatu ditugu Zurriola Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean, HH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat. Bi txanda izango dira: martxoaren 25etik 27ra bitartekoa batetik, eta apirilaren 2tik 5era bitartekoa bestetik.
OROKORRA
Dagoeneko eskura dugu Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldeak uda honetarako egin duen eskaintza! Goza dezagun udaz euskaraz!
OROKORRA
Artezkaritza Kontseiluko karguetan aldaketak izan ditugu aurten, eta, besteak beste, lehendakari kargua da berritu denetako bat. Eskerrik beroena eman nahi diogu urtez lehendakari izan den Unai Arrizabalagari, egin duen lanagatik eta izandako dedikazioagatik, eta ongi etorria eman nahi diogu aurrerantzean Ikastolako lehendakari izango den Imanol Vidali!!