Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Ospakizunez beteriko eguna izan dugu gaurkoa; izan ere, gauza asko genituen ospatzeko: San Tomas eguna, neguko oporren hasiera, Gabonak…
OROKORRA
Poz handiz egin diogu harrera aurten eraikin berriari, eta espazio berriekin maiteminduta amaitzen dugu urtea. Baina Ategorrieta zaharrean izandako bizipen asko eta asko bihotzean gordeko ditugu betiko.
OROKORRA
Bihar, abenduak 24, Olentzeroren kalejira egingo du Ikastolak Gros auzoan barrena. Hauek dira aurten kontuan hartu beharreko oharrak:
GURASOAK
Asteazkenean ospatu genuen Donostian San Tomas eguna, eta Ikastolak bere aletxoa jarri zuen ospakizun handi honetan.
LH3-6
Etxekoentzako Gabon-txartelak egin ditugu LH 3tik 6rako ikasleek azken egunotan.
LH5
LH 5. mailako Ekhik bere herriko Maialen erraldoiarekin ikuskizun bikaina eskaini zigun astearte honetan! Denak dantzan jarri gintuen bere dantza eta doinuekin!
LH6
Aste honetan bertsotarako plaza bihurtu dugu gure aretoa. Hiruhileko honetan buru-belarri aritu gara LH6ko ikasleok bertsolaritza lantzen, eta bertso-saio bikainez gozatzeko aukeraz izan dute beren gurasoek eta LH5eko ikasleek.
BATX1
Batxilergoko lehen mailako Ikus-entzuneko ikasleok Tabakaleran izan ginen atzo Zinemaraaaa programaren eskutik, eta euskal zinemagile gazteek egiten dituzten ekoizpenen kalitateaz ohartarazteko aukera izan dugu.