Apirilean Eskolen arteko Agenda 2030 foroa egin genuen, eta aste honetan udaletxera joan gara bertan hartutako konpromezuak udal-ordezkariei azaltzera eta udalari proposamen batzuk egitera.
Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak, elkarlanean, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza sustatzeko beka-lehiaketa antolatzen dute urtero, eta, aurten, gurean irakasle den Joxan Oiz izan da saritua.
Gogoratu igande honetan ospatuko dela iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats jaia Senperen! Egitarau oparoa prestatu dute, ikastolei eta euskarari babesa emateaz gain egun bikaina pasa dezagun!
Zurriola Antzerki Eskolako amateurren taldeak “Godoten esperoan” antzezlana aurkeztuko du igande honetan, maiatzak 14, arratsaldeko 19:00etan Pasai San Pedroko kulturgunean.
Bihar hitzordu garrantzitsua dugu, Ikastolaren festa ospatuko baitugu. Zaborra gutxitze aldera, bakoitzak etxetik bere edaontzia ekartzeko eskatu nahi dizuegu.
Gogoratu irekita dagoela Ikastolako udako egonaldietan izen-ematea epea. Ekainaren 22tik uztailaren 28ra bitartean izango dute HH eta LHko ikasleek udako aisialdia Ikastolako instalazioetan eta euskaraz bizitzeko, jolas, irteera eta jarduera ugarirekin.