Eguraldiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko ametsa zapuztu zuen aurreko igandean, eta ezin izan zen Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jai erraldoia Senpereko lakuaren inguruan ospatu.
LH 4ko ikasleok Iñaki Zubeldia idazlearen bisita izan dugu ikastolan. Azken bi asteetan berak idatzitako "Tximu bat klinikan" liburua irakurtzen aritu gara.
70. hamarkadan izugarrizko arrakasta izan zuen Grease pelikula antzerkian eta euskaraz ikusteko aukera paregabea duzue bihar, arratsaldeko 19:00etan Kontadoresen.
Apirilean Eskolen arteko Agenda 2030 foroa egin genuen, eta aste honetan udaletxera joan gara bertan hartutako konpromezuak udal-ordezkariei azaltzera eta udalari proposamen batzuk egitera.