Asteartean Ikastolako kide ugari bildu ginen Ategorrietan, plan estrategikoaren lanketan beste hurrats bat emateko. Orain arteko hausnarketan estrategikotzat jo diren gaiak hobetzeko proposamenak jaso genituen.
Atzo ospatu zen Aretxabaletan Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sari-banaketa, eta Batxilergo 1. mailako Rocio Eliana Sanchez, Maialen Mendez, Naroa Garmendia, Nagore Arteaga eta Eneko Arozena ikasleek gazteen saia jaso zuten!
Azkeneko aste hauetan Ikastolan Atzegiko NI=ZU programaren inguruko hitzaldiak jaso ondoren, LH6ko ikaslok Gureakeko tailerrera bisitak egin ditugu, bertako errealitatea eta funtzionamendua ezagutzeko.