Goiz eta arratsaldeko jardunarekin batera, datorren astelehenean hasiko da hainbat eskolaz kanpoko jardueraren ikasturtea ere: Musika eta Dantza Eskola, Antzerki Eskola, Bertsolaritza, Eskola Kirola eta Arte Eskola hain zuzen ere.
Artea eta kultura-ondarea gazteengana gerturatzeko, Kultura Eskola programa jartzen du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta iaz ekimen batean baino gehiagotan parte hartzeko aukera izan genuen.
Hurrengo astean, Kilometroakeko denda ibiltaria izango dugu Ikastolan. Astearte arratsaldean Soroan izango dugu denda, 16:45etik aurrera, eta asteazkenean Ategorrietan, 16:30etik aurrera.
Martxan da euskal edukiak denentzat eskuragarri jarriko dituen plataforma digital berria: Primeran. SmartTV eta telefono mugikor gehienetan deskargatu daiteke aplikazioa, eta doakoa izango da.
Ikastolako gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duzuen hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, familia guztiei deialdia egiten dizuegu berriro ere, ahal den guztietan euskaraz aritzeko.
Batxilergoko ikasketak ibilbide akademiko bikainarekin amaitu dituzten ikasleen ahalegina eta dedikazioa aitortu eta sustatzeko, Batxilergoko Sari Berezia antolatzen du urtero Hezkuntza Sailak.
Hasi dugu 23/24 ikasturtea!!! Urduritasunez beteriko eguna izan da batzuentzat, ilusioz beterikoa besteentzat, eta berriro elkar ikusteak sortzen duen pozarekin ekingo diogu denok asteburuari. Ikasturte berri on guztioi!