Zurriola Ikastolak Hurrako irakaskuntza-eraikinak eguneratzeko prozesuari helduko dio instalazioak hezkuntza-eredu berrietara eta indarrean dagoen araudira egokitzeko asmoz.
Udaberrian egindako hausnarketaren ondoren eta bertan identifikatutako ekintzak garatzeko asmoz, 4 urtetarako PLAN ESTRATEGIKO baten zirriborroa egingo dugu orain.
Liburuak eta albun ilustratuak irakurtzea gustoko dugu, baita barnean dituzten marrazkiak ikustea ere! Liburu bakoitzak istorio berezi bat dauka, egilearen barnetik jaioa. Eta gu? Gu ere izan gaitezke egile!
LH5eko ikasleok orri markatzaileak eta apaingarri gisa etxean jartzeko harritxoak egin ditugu plastika tailerrean, eta, horretarako, irailean Uliara egindako irteeran bildutako hosto eta loretxoak baliatu ditugu.
Bueltan da KiVa proiektua aurten ere! Finlandiako Turku unibertsitateak jazarpenaren kontra garatutako proiektua da KiVa, eta Zurriola Ikastolan 21-22 ikasturtean jarri genuen martxan.
LHko ikasleok Zinemaldian izan gara aste honetan, eta beste ikastetxe batzuekin batera Abentura Historia Aurrean filma ikusi dugu Belodromoan. Polita izan da hiria bizitzen ari den festa honetan gu ere partaide izatea!