Helduon euskararen erabileran eragin nahi du “Haurren aurrean helduok heldu” kanpainak. Kartelak ikusgai ditugu Ikastolak euskararen arnasgune izan behar duela gogorarazteko.
Azaroaren 25ean, larunbata, HHko ATE IREKIAK egingo ditugu. Gure proiektua ezagutarazi eta ikasleak gureganatze aldera, zuen inguruan zabaltzeko eskatzen dizuegu. Izan ere, Ikastolako kide guztion keinu txiki batek oihartzun handia eragin dezake. Zabaldu mezua!
Ikastola osatzen dugun guztion parte-hartzea eta inplikazioa dira Ikastolaren oinarrietako bat, eta horretarako, hainbat batzorde daude martxan. Ikasturte hasierarekin batera batzorde ezberdinetako taldeak indartzeko beharra dugu.
Ekainean Ikastolarentzat estrategikoak diren proposamenak bildu genituen Ikastolako langile, guraso eta irakasleon artean. Azken bi aste hauetan, berriro elkartu gara, proposamen horietatik helburu estrategikoak zehaztu, ekintza zerrendak osatu eta tenporalizatzeko.
Azken asteotan, DBH 1eko ikasleak Okendoko liburutegian izan gara bisitan, eta bertako langileek liburutegiaren funtzionmendua nolakoa den erakutsi ziguten.
Euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan Euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA Bilbon egingo da, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta.
Donostiako Udalaren prozesu honetan, Zurriola Ikastolako Soroa eraikinaren eta Maritxu Guler parkearen arteko errepidea kentzeko proposamena aurkeztu da, eta herritarren bozken bidez beste proposamen batzuekin lehian egongo da, urriaren 29ra bitartean.
Aurten ere, Iparraldeko Ikastolen Elkarte den Seaskaren egutegiak jasoko dituzue LH 4tik gora seme-alabak dituzuen familia guztiek. Kobraketa (4€) abenduko erreziboan egingo zaizue.
Ikasturte honetan normaltasunez egingo ditugu taldeko guraso bilerak. Bilera-data gerturatu ahala, informazio esanguratsuena jasotzen duten txostenak igoko ditugu hona.