Urriaren 1ean ospatuko da Kilometroak jaia Orereta-Errenterian, eta laguntza deialdia egiten digute Gipuzkoako Ikastoletako komunitate osoari, egunean bertan boluntario gisa laguntzeko.
Guraso bilera guztietan azpimarratzen ari garen moduan, gero eta kezkatuago gaude teknologia berriek eta sare sozialek haur eta nerabeengan duten eraginarekin.
Gaur amaitzen da Europako Mugikortasun Astearen barruan Donostiako Udalak antolatutako programazioa. Asteartean, Udaletxean ospatu zen ekimenean parte hartu zuen Zurriola Ikastolak.
Martxan da dagoeneko Ikastolaren goi mailako heziketa zikloaren webgune berria. Sartu eta ezagutu Gizarte eta Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako gure zikloa!
Goiz eta arratsaldeko jardunarekin batera, datorren astelehenean hasiko da hainbat eskolaz kanpoko jardueraren ikasturtea ere: Musika eta Dantza Eskola, Antzerki Eskola, Bertsolaritza, Eskola Kirola eta Arte Eskola hain zuzen ere.
Artea eta kultura-ondarea gazteengana gerturatzeko, Kultura Eskola programa jartzen du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta iaz ekimen batean baino gehiagotan parte hartzeko aukera izan genuen.