Datorren Urriaren 1ean Kilometroak eguna ospatuko da Errenterian, Orereta Ikastolak antolatuta. Gipuzkoako Ikastolei bultzada eman nahi dien ekimen honekin bat egiteko KMK arropa eta osagarriak erosi daitezke.
Aurtengo lanak eginda, asteazkenean eman genion amaiera ikasturteari! Irailaren 8an elkartuko gara berriro Ikastolan. Urteroko moduan, uztaila erdialdean jasoko dituzue hurrengo ikasturteari buruzko xehetasunak, zirkular bidez. Bitartean, Ikastolarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi zurriola@ikastola.eus helbidera. GOZATU UDAZ ETA UDAK DAKARRENAZ!!
Astelehenean, Edurne Pasaban mendigoizalea gure artera etorri zen. Bere bizitza eta lanbideari buruzko agerpena egin zigun. Mendi gailurretako eta bisitatutako herrialdeetako argazkiak ikusteko aukera izan genuen.
LH 4ko ikasleok hondartzara irteeratxoa egin genuen asteazken goizean, azken eguneko urduritasunari aurre egiteko! Zortea da halako parajeak hain gertu izatea!!
5. mailako ikasleok FIE programan murgildu gara bi astez, ikasturteari bukaera ezin hobea emanez. Oso motibatuta egon gara ingelesa praktikan jartzeko aukera honi esker!
DBHko ikasleok igerilekuan eman diogu amaiera ikasturteari. Eguraldia nahi bezain aproposa izan ez zen arren, egun zoragarria pasa genuen Euskal Herriko hainbat pistinatan.
Batxilergo 2-mailako Ion Goienetxe, Haizea Telleria, Aitor Holgado eta Haizea Gascuek Mater-ek antolatutako "Itsas Hondakinen Erronka" lehiaketa irabazi dute beste 9 talderekin batera.