Atzo ospatu zen Aretxabaletan Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sari-banaketa, eta Batxilergo 1. mailako Rocio Eliana Sanchez, Maialen Mendez, Naroa Garmendia, Nagore Arteaga eta Eneko Arozena ikasleek gazteen saia jaso zuten!
Azkeneko aste hauetan Ikastolan Atzegiko NI=ZU programaren inguruko hitzaldiak jaso ondoren, LH6ko ikaslok Gureakeko tailerrera bisitak egin ditugu, bertako errealitatea eta funtzionamendua ezagutzeko.
Gaur goizean, LH 1eko ikasleok erromatarren bisita jaso dugu Ategorrietan!! Erroma landu dugu aurten, eta DBH 4ko Latineko ikasleek domus baten maketa prestatu eta aurkeztu digute.