Iritsi dira Kaldereroak Hungariatik, gure kriseilu, lapiko eta pertzak konpontzeko prest! Goizean Soroan aritu dira kantuan eta dantzan, eta arratsaldean Groseko kaleetan zehar ibiliko dira kaleak kantuz eta kolorez betetzen!
Izen-emate berriak direla eta, goizeko 08:00etako autobusaren bigarren itzulian ez dago plaza librerik, eta, beraz, astelehenetik aurrera ezingo dugu itzuli horretarako garraio-txartelik saldu.
LH 3ko ikasleok igeriketa-ikastaroa egiten ari gara aurten, Intxaurrondoko kiroldegian. Ostiralero joaten gara bertara, eta GKAIko ikasleak ditugu begirale.
LH4ko eta LH6ko ikasleok goizpasa joan gara gaur Euskadiko Oskestra Sinfonikoaren egoitzara, Living room music ikuskizunaz gozatzera. Zentzumen guztiak martxan jarri ditugu, eta punta-puntako lau musikarik erritmo, soinu, kolore eta argi jolasez busti dituzte inguruak.
Zurriola Ikastolako Kaldereroen inguruko elkarrizketa idatzi dute DBH 3ko Eiger Rezabal eta Haizea Uriarte ikasleek, Irutxuloko Ikasleen Hitza ekimenaren barruan.
Atzean utzi ditugu danbor-hotsak, eta zartagin eta panderoak atera ditugu dagoeneko. Hurrengo ostiral arratsaldean, otsailak 3, Zurriolako Kaldereroen konpartsa Groseko kaleetan zehar ibiliko da Hungariako doinuak abestu eta dantzatzera.
Gaur etorri dira Saharako Lagunen Elkartekoak Ikastolan errefuxiatu-kanpamenduetarako bildu dugun janaria jasotzera, eta ezin-sinisturik joan dira langile eta familiek egindako ekarpen izugarriarekin.