Batxilergo 2ko gurasoek orientazio-akademikoari buruzko saioa izan zuten atzo arratsaldean, hurrengo ikasturtetik aurrera beren seme-alabek eskura dituzten bideak eta horien prozedurak hobeto ezagutzeko.
Ikasleen Euskara Batzordeko kideok gure burua eskaini dugu Hurrako frontoian agertu ziren pintadak estaltzeko, margoketa lanak burutzen diren bitartean.
Asteazken honetan egin dugu Ategorrietako eraikinaren inaugurazio ofiziala. Zurriola Ikastolako eta Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera, Udaleko, Foru Aldundiko eta Hezkuntza Saileko ordezkariak ere izan genituen bertan.
Datorren asteazkenean inauguratuko dugu ofizialki Ategorrietako eraikina. Agintari eta eragile ezberdinen aurrean, bereziki Hezkuntza arlokoak, espazio berritzaileak eta bertan garatzen dugun kalitatezko pedagogia aurkeztuko dugu.