LH 2. mailako lagunok burubelarri gabiltza Erdi Aroa lantzen. Joan den astean hondartzan gazteluak egiten aritu ondoren, ikastolan materiala berrerabiliz ekin diegu gaur eraikuntza-lanei.
LH 3ko ikasleak ostiralero igeriketa saioak egiten ari gara Intxaurrondoko kiroldegian. LH 3Akoen txanda izaten ari da asteotan, eta aurrerago LH 3B eta LH 3C-koen txanda iritsiko da.
400 lagun baino gehiago bildu ginen larunbatean Ategorrietan, LHrako eta LHtik deiseinatu dugun eraikina ezagutzeko antolatu ziren ate irekietan. Hainbeste jendek agertutako interesak eta jasotako balorazioek indarberritzen gaituzte ildo honetan lanean jarraitzeko.