Aurrematrikulazio garaia hurbiltzen ari zaigu, eta, urtero moduan, datorren ikasturtean 2 urteko gela hasiko luketen senide edo seme-alabeen datuak biltzen ari gara hemen.
Eskerrik asko Ikastolarako joan-etorrien inguruko informazioa helarazi diguzuen guztioi. Oraindik erantzunik eman ez duzuenoi, aldiz, minutu bat eskatzen dizuegu.
Ikasturte berriarekin batera, bueltan da Zurrimendi ere. Dagoeneko prestatu ditugu ikasturte honetako hileroko ibilaldiak, eta lehenengoa irailaren 24an egingo dugu Ulian.
Azken ikasturteetan, pandemiaren eraginez, geletan gozatu behar izan dugu Zinemaldiaz, baina gaur berriro ere joan gara Belodromora LH 4, 5 eta 6ko ikasleok.
Ikastolako gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duzuen hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, familia guztiei deialdia egiten dizuegu.
Urriaren 2an ospatuko da aurtengo Kilometroak, Ibarrako Uzturpe ikastolak antolatuta. Antolaketa-lanak ez dira arinak, eta euskararen aldeko egun handi honetarako laguntza behar dute.
Zuen seme-alaben ikastolarako joan-etorriak seguruak izan daitezen, ohitura osasuntsuak garatu ditzaten, eta ingurumena guztion artean zaintzeko helburuarekin, Zurriola Ikastolako Mugikortasun Plana burutuko dugu datozen hilabeteetan.
Datorren astetik aurrera Ikastolako jardun arruntari ekingo diogu, eta inoiz baino gehiago, eta lehen egunetik, gogorarazi nahi dizuegu Ikastola euskararen gotorleku dela.