Urriaren 2an ospatuko da aurtengo Kilometroak, Ibarrako Uzturpe ikastolak antolatuta. Antolaketa-lanak ez dira arinak, eta euskararen aldeko egun handi honetarako laguntza behar dute.
Zuen seme-alaben ikastolarako joan-etorriak seguruak izan daitezen, ohitura osasuntsuak garatu ditzaten, eta ingurumena guztion artean zaintzeko helburuarekin, Zurriola Ikastolako Mugikortasun Plana burutuko dugu datozen hilabeteetan.
Datorren astetik aurrera Ikastolako jardun arruntari ekingo diogu, eta inoiz baino gehiago, eta lehen egunetik, gogorarazi nahi dizuegu Ikastola euskararen gotorleku dela.
Azken hilabete luzeetako testuinguru ekonomikoa oso nahasia izan da. Argindar eta gasaren prezioen eboluzioak eta inflazioaren etengabeko igoerak eragin zuzen izan du.
Ikasturte honetan normaltasunez egingo ditugu taldeko guraso bilerak. Bilera-data gerturatu ahala, informazio esanguratsuena jasotzen duten txostenak igoko ditugu hona.
Iritsi da iraila! Ostegunean abiatuko dugu 22/23 ikasturtea, eta pandemia aurreko hezkuntza-jardunean hasteak asko pozten gaitu! Ategorrietako eraikina estreinatzearekin batera, etapa bakoitzaren beharretara egokitutako egoitza izango dugu hemendik aurrera. Izan dadila Ikasturte Berri Ona denontzat.