Datorren asteazkenean inauguratuko dugu ofizialki Ategorrietako eraikina. Agintari eta eragile ezberdinen aurrean, bereziki Hezkuntza arlokoak, espazio berritzaileak eta bertan garatzen dugun kalitatezko pedagogia aurkeztuko dugu.
Gurasoak Zurriola Ikastola Kooperatiba Elkartearen parte zareten aldetik kooperatibista moduan duzuen erantzukizun eta eskubideari jarraituz, Ikastolaren erabaki estrategikoetan parte hartzeko aukera duzue.
Hezkuntza-lege berriaren zirriborroari ekarpenak egiterako garaian bere hausnarketa egin du Ikastolen Elkarteak artikulu honetan. Oraingo honetan ere, zuen eskura jarri nahi dugu informazio hau.
15 egunez txapak jantzi eta euskara sustatzeko ariketa honetan parte hartuko dugu milaka eta milaka herritarrek, eta Ikastolan ere txapak diseinatu, jantzi eta Euskaraldiaren hasiera ospatu dugu gaztaina erre artean.