Eguberri giroa danbor hotsek ordezkatu dute honez gero. Bai Zurriolako haur eta helduen konpainiak baita Marruma, Gaviota eta Cangrejo elkarteak egiten ari diren entseguak neguko iluntzeak girotzen ari dira, Soroan eta Hurran.
Ategorrietako atarian ikasleek utzitako jertse eta antzekoak pilatzen ari zaizkigu. Ikasleei bertan dauden arropak begiztatzeko eskatu diegu bakoitzak berea berreskuratu dezan, baina, nonbait, ez dira inorenak.
Saharako errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzeko janari bilketa martxan jarri du Saharako Lagunen Elkarteak, eta parte hartzeko deia zabaldu nahi dizuegu.
Danborradako entseguak direla eta, Zurrimendiren urtarrileko irteera-data aldatu dugu, eta Aldurara txangoa urtarrilaren 15ean egin beharrean, 29an egingo dugu.
Poz handiz egin diogu harrera aurten eraikin berriari, eta espazio berriekin maiteminduta amaitzen dugu urtea. Baina Ategorrieta zaharrean izandako bizipen asko eta asko bihotzean gordeko ditugu betiko.